XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itsas sakana hori, aipatu denez, kostaldeari paraleloki doan gaurko Cap Breton itsas sakanarekin egokitzen da.

Eozeno eta Oligozenoan zehar (Terziarioa), toleskuntza jarraitzen du eta azken aldi honetan kantabriar mendikatea uretik irten da (95. irud. d).

Prozesu honek Bizkaiko Golkoaren asimetria ere azaltzen du (asimetria honetan dautza gaurko arrantzaren arazoak).

Hots, frantziar plataformak deformazioak ez ditu jasan eta horregatik kantaurikoena baino luzeagoa da.

ARIKETAK

1. Teori atalean iparpirineoetako faila transformazio-faila dela esan da, faila honetan zehar penintsularen biraketa gertatuko zatekeela ere.

96. irudian azken bolakadako Pirineoen zonaldeko lurrikaren banapena duzu. Hauekin batera muga pasiboaren atalean ikusi duzuna erabiliz, faila honek jarraitzen duen lerroa marra ezazu.

Lurrikara honen sakonerari buruz, zer esan genezake?.

2.- 97. irudian 1967.ean Arette-n gertatu zen lurrikararen lerro isosismikoak dituzu.

Alegia, lurrikarak indar bera izan zueneko puntu guztiak lotzen duen lerroa.

Baiona / Orthez / Pabe / Tarbes / Lurdes / St. Gaudens / Baineres / Donibane Garazi / Oloron / Arudi / Biella / 6 baino bereko edo haundiko intentsitateko lurrikarak / 6 intentsitateko lurrikarak / 1934 baino lehenagoko datatu epizentroak / muga / Pirineoetan gertatutako lurrikara nagusien epizentroak.